Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elurrak ez zuen erromeriako giro ona hoztu Zerainen

Dokumentuaren akzioak

Elurrak ez zuen erromeriako giro ona hoztu Zerainen

Egilea
Ion Muñoa
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zerain
Mota
Albistea
Data
2004/03/03

Baina argi ikusi zen, inguruak izozten ari zen hotzari aurre egiteko modurik onena hankak astintzea dela. Horregatik, bertaratuek iluntza ederra igaro zuten eta festa giroa nagusitu zen, ez baitago umore ona bezalakorik ondo pasatzeko.



Igandeko erromerian, Koldo Iparragirre soinujolea eta Iban Gurrutxaga gitarra jolea izan ziren musika jartzearen arduradunak. Dantza sustatzaile-irakasle lanetan Patxi Perez aritu zen eta lortu zuen jendea animatzea. Bertaratuak eta herritarrak martxoaren 28an ospatuko den hurrengo erromeriaren zain daude. Aurreko hauek bezala, iluntzeko 6etatik 8etara izango da eta Oa Kultur Elkartearen eskutik aho goxagarririk ere izango da, jatekoa eta edatekoa. Elurra ez bada gai izan erromeriako giro ona zapuzteko, eguraldi on xamarrarekin Zeraingo plaza ere, txiki geratzea espero dute antolatzaileek datorren erromerian, martxoaren 28an. Ez baitago udaberria erromeria batekin hastea baino gauza hoberik.

Dokumentuaren akzioak