Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Elkar+ekin dantzan!': dantzatzera deitu dute boluntariotza aldarrikatzeko

Dokumentuaren akzioak

'Elkar+ekin dantzan!': dantzatzera deitu dute boluntariotza aldarrikatzeko

Elkarrekin Garak, Korrika eta AEKrekin batera, igande honetan dantzatuko den abestia aurkeztu dute: 'Martxa baten lehen notak'
Egilea
N.G.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2022/03/15
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Bideokliparen momentu bat

'Elkar+ekin dantzan!' ekimenaren antolatzaileek martxoaren 20an antolatu den ekintzara deitu dute. Hain zuzen ere, elkarteen eta boluntarioen lana aldarrikatzeko Euskal Herriko hainbat herritan dantzatuko da.

Elkarrekin Garak, Korrika eta AEKrekin batera, ekitaldi honetan dantzatuko den abestia aurkeztu du: 'Martxa baten lehen notak'. Abestia Mikel Laboaren kanta baten bertsio bat da eta Olatz Salvador eta Bihotx taldeari eskatu zieten abesti berri bat ekoizteko lana, dantza egitea ahalbidetzen duen bat. Bideoklipa ere sortu dute.

Ekimenaren sustatzaileek originalaren helburua nabarmendu dute: "Gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideiaren aldeko martxa da, herri eta gizaki bakoitzari dagokion begiramena eta ezagutzatik abiatuz", aipatu zuten Laboaren lanaren inguruan. Jatorrian 'Martxa baterako oharrak' izendatu zen. Haien aburuz, aldarrikatu nahi dituzten "helburuekin bete-betean jotzen duen abestia" aurkitu zuten.

Dokumentuaren akzioak