Dokumentuaren akzioak
Elizalde dantza taldearen emanaldia, bihar eguerdian
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek ere parte hartuko dute dantza emanaldian. Badira bi urte, Elizalde Herri Eskolan Euskal Dantzak curriculumean sartu zituztela. Euskal dantzek, eskola orduz kanpo soilik ez, eskola orduetan ere lekua izatea ahalbideratu nahi izan dute proiektu horrekin. Horretarako, ikasturte honetan ere 4 eta 5 urteko ikasleek astero Euskal Dantzako saio bat izan dute, dantzako irakasle batekin eta tutorearekin. Helburua ikasle guztiek Euskal Dantzen oinarri bat izatea da, Euskal Herriko dantza tradizionalak ezagutzea eta horrekin gozatzea. Ikasle hauei ere aukera emango zaie emanaldian parte hartzeko.
Elizalde Herri Eskolako komunitate osoari eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu diete dantza taldeko arduradunek. Hitzordu polita, ezbairik gabe.
Dokumentuaren akzioak