Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka EliralE-ren ‘Eden’ eta Preljocaj ikusiko dira gaur Miarritzeko Maitaldian

Dokumentuaren akzioak

EliralE-ren ‘Eden’ eta Preljocaj ikusiko dira gaur Miarritzeko Maitaldian

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2002/09/13

Dantza modu berezi batean aurkeztuko du. Taulagainera igo eta dantzariaren ondora hurbilduko da. Bertan, «Eden sorkuntzaren ibilbidea azalduko dut», zehaztu zuen Telleriak. Horrela, dantzaren inguruan eztabaida pizteko xedea du. Izan ere, dantza kanpoan erakutsiko dutenez, publikotik hurbil, eztabaida sortu nahi du: «Koregrafiaren hizkuntzaren giltzak eman nahi ditut. guttienez azaldu», zioen koregrafoak.



Pantxika Telleria euskal dantzan ibili ondoren, Parisko Conservatoire Nationale Superieur delakoan ikasi zuen. Orain urtebete EliralE dantza konpainia sortu zuen jaioterrian. Gaur egun lau dantzarik osatzen dute konpainia. Lau sorkuntza dituzte orain arte burutu eta aukeztuak.



Preljocajek errusiar baleten bere irakurketa emanen du



Arratsa hurbiltzearekin, berriz ere errusiar baletetara itzuliko da Maitaldian. Angelin Preljocaj koregrafoaren baleta Gare du Midi aretoan 21:00etan ariko da. Larroaren mamua eta Udaberriaren sakramendua dantzatuko dituzte. Vaslav Nijinski dantzaria izanen dute ardatz. Angelin Preljocaj koregrafoarentzat Larrosaren mamua XX. mende hasierako garai horiekin komunikatzeko era bat da.



Udaberriaren sakramenduan, aldiz, musikak du gehienbat hunkitzen. «Gizakia gutizi eta beldurraren artean kokatua izanen dela betiko adierazten du» zioen. Haren iduriko, harritzen gaituzten irudi guzietan nondik heldu garen erakutsia da etengabe».

Dokumentuaren akzioak