Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elirale konpainiak “Ka dira” aurkeztuko du Irunen

Dokumentuaren akzioak

Elirale konpainiak “Ka dira” aurkeztuko du Irunen

Datorren larunbatean, irailaren 24an, eta Dantza Zirkuituaren barruan, Elirale konpainiak Ka dira izeneko obra aurkeztuko du Irungo Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan.

Claude Boujon idazlearen Kadira Urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarriturik, eta Pantxika Telleria koreografoaren bultzadarekin, Elirale konpainiak berritu du aspaldian, 2005ean, publiko gaztearentzako sortu zuen bere lehen pieza koreografikoa. Garai hartan hiru protagonista zeuden eszenan: emazte bat, gizon bat eta kadira bat. Arantxa Lannes eta Maeva Coëlo dantzariak dira protagonistak.
Egilea
Dantza Zirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/09/20
Lotura
Nontzeberri

Pantxika Telleria Donibane Lohizunen jaio zen, eta 2001. urtean Elirale konpainia sortu zuen. 2003an, Hiruki eta Lauki lanak sortu zituen. Gero etorriko ziren ezagunagoak diren Soka, Otto eta Sok2 (Jon Mayaren laguntzarekin).

Elirale konpainiak “Ka dira” aurkeztuko du Irunen

Dokumentuaren akzioak