Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Helduak jende artean dantzan ezarriko ditu EliralE konpainiak

Dokumentuaren akzioak

Helduak jende artean dantzan ezarriko ditu EliralE konpainiak

Egilea
Idoia Eraso
Komunikabidea
Gara
Tokia
Donibane Lohizune
Mota
Albistea
Data
2007/06/15

«Orokorki konpainiarekin daramagun lan bat da, dantza antzokietatik ateratzea eta biziak diren lekuetara eramatea» azaldu zuen EliralE konpainiako zuzendari eta koreografoa den Pantxika Telleriak. «Dantza horrela kokatzeak, jendeak ez dakielarik eta edozein mementotan, ohartu gara dantzarien interpretazioa aberasten duela. Eta aldi berean ikuslearekin batera egiten da, ikusleak askoz gehiago inplikatzen dira», nabarmendu zuen Pantxika Telleriak.

Jendearengana kalean hurbilduz bi arte ekintza egin ditu jadanik EliralEk, baina profesionalak ez diren jende helduarekin egiten duten lehenengo aldia da. «Aspaldiko gogoa nuen 50 urte baino gehiagoko pertsonei proposatzea abentura bat, hau da, pieza koreografiko bat sortzea», esan zuen koreografoak.

Dantzarien sorkuntza

Dantzariek beraiek sortu dituzte Pantxika Telleriarekin elkarlanean ikusgarriaren koreografiak. Dantzari ez profesionalen lana definitu zuen EliralEko koreografoak: «Celia Thomas eta nik kudeatu ditugu dantzariek proposatutako energiak, beraiek proposaturiko ideiak eta bizitza, ikasgai bat izan da guretzat beraiekin lanean aritzea».

Modest Mussorgskyren «Erakusketaren margoak» lana interpretatuko dute metala jotzen duten hamabost musikarik. Piezaren izenari jarraiki, erakusketa bat ikusten denean egiten diren mugimenduak izanen dira «Pastiche» lanaren oinarria. «Dantzariak beraiek montatu dituzten pieza koreografikoak desfilatzen dira eta azkenean bikote, hirukote, laukote eta talde osoko mementoak atzemanen dira ikusgarrian», azaldu zuen Pantxika Telleriak.

ERAKUSKETA

Modest Mussorgsky-ren «Erakusketa margoak» musika oinarri hartuta, erakusketa baten aurrean egiten diren keinuak izanen dira «Pastiche»-n. Dantzariek montatu dituzten pieza koreografikoak pasatuko dira.

Fitxa

Data: Bihar eta etzi.
Tokia eta ordua: Bihar Urruñako saltoki gunean eguerdian, eta Donibane Lohizuneko Luis XIV. plazan 19.00etan. Etzi Sarako plazan, 11.30ean.
Sarrera: Doan.

Dokumentuaren akzioak