Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elian Bachini: «Dantzak gauza harrigarriak jalgiarazi ohi ditu»

Dokumentuaren akzioak

Elian Bachini: «Dantzak gauza harrigarriak jalgiarazi ohi ditu»

Maitaldiaen karietara, Bachiniren argazkiak ikusi ahal dira Miarritzen egunotan

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Miarritze
Mota
Albistea
Data
2000/09/07

«Gizakiaren gorputza eta batez ere mugimendua biziki gustukoak ditut, liluratzen naute», azaldu du Elian Bachinik. Horregatik hasi zen duela hogei urte ikusgarrien argazkilari gisa lanean, beti entseatuz artistengandik —dantzariak eta antzerkilariak— jalgitzen dena berriz ematen bere obretan.

Beraz, ez da hain arraroa Maitaldiaren barnean aurkitzea Elian Bachini. Nolaz ez, dantza hartzen du gaitzat, eta bertan ikusten diren ikusgarriei oihartzun berezia eskaintzen du. Ez zen aitzakia gehiagorik behar Maitaldiaren antolatzailentzat Toulongo artista horren argazki erakusketa ekarrarazteko Miarritzeko Gare du Midi gelara. Hilaren 17a arte egongo da ikusgai. Elian Bachinik ezohiko dantzaren irudi artistikoa ematen du erakusketan.

Ez dute nornahi hautatu Maitaldikoek; izan ere, Elian Bachini argazkilari gisa mundu guzian zehar ezaguna da, erreferentzia bat da ikusgarrien argazkietan. Bere argazkiak eskuin eta ezker argitaratuak izan dira.

Hain ezaguna, non 1997an erakusketa baterako lekua eskaini zioten, leku handiegia bere argazki ttipientzat. Beraz, ideia berri bat atzeman behar izan zuen: argazkiak handitu, margo irudia emanez.

Margo airea duten argazkiak

Argazkiek ez dute usaian duten itxura. Bachinik margoentzat erabiltzen den oihala erabiltzen du euskarri gisa argazkientzat. Horren gainean, produktu bat ezarri, eta azkenik, bertan, hartu duen argazkia handitu. Erabilpen horiez argazkia aldatzen da, ez da osoki ikusten, badirudi tindatua dela: poesia handia ekartzen dio irudiari. «Maite dut egin molde hori, argazkiaren eta margoaren artean delako», zehaztu du.

Gaztetan hasi zuen margolaritza, gero utzi zuen, argazkiari denbora guzia eskaintzeko. Horrekin, margoarekin ez bezala, jendearekin kontaktu gehiago bada, eta emaitza segituan ematen du. Haatik, materia ez da hainbeste lan egiten. Beraz, biak elkarturik, bien alde onak hartu ditu. Ideia on hori erabiltzen duen bakarra da.

Dokumentuaren akzioak