Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elgoibarren irabazi ostean, Galarraga eta Murgiondo sanmartinetako txapelketari begira

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarren irabazi ostean, Galarraga eta Murgiondo sanmartinetako txapelketari begira

Egilea
Jokin Bereziartua Lizarazu
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2022/08/30
Lotura
Goiena
Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga, domekan, Elgoibarko plazan jokatu zen dantza solte txapelketan. Argazkia: Barren.eus.

Elgoibarko sanbartolome jaietako dantza solte txapelketa irabazi zuten domekan Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bikote bergararrak.

"Bero handia egin zuen baina gustura geratu ginen egindako lanarekin", dio Murgiondok. Gogotsu daude San Martin jaien barruko txapelketara begira: "Etxean beti egoten gara urduriago, baina animo gehiago ere igartzen dira. Ea irabazterik dugun!". Txapelketa irailaren 17an jokatuko da, Seminarixoan (20:00).

Udan izaten dira dantza solte txapelketa gehienak eta Galarraga eta Murgiondo sasoi onean daude: "Astero ari gara lehiatzen eta sanmartinetarako ondo helduko gara. Etxean beti egon ohi gara urduriago, baina animo gehiago ere igartzen ditugu. Ederra litzateke gertukoen aurrean irabaztea". Faboritoen artean dago bikote bergararra; badakite, gainera, zer den Moises Azpiazu dantza solte txapelketan txapela janztea.

Dokumentuaren akzioak