Dokumentuaren akzioak
Elgoibarrek XIII. Folklore Jaialdia ospatuko du
Chuvashia Soviet Batasuneko errepublika ohi bat da, Tartaria, Mordovia de Marisek inguratua. Handik etorriko dira abesbatza eta dantza talde estatalak. Kantari eta dantzariak profesionalak dira eta eskaintzen duten egitarauak beren herriko historiaren entziklopedia dirudi.
Mexikotik, berriz, Colimako Unibertsitateko Ballet Folklorikoa etorriko da, 1983. urteaz geroztik Rafael Zumarripa maisuaren zuzendaritzapean ihardun duena. Talde honen agerraldietan bi folklore mota bereizten dira: kolonizazioaren aurreko dantza eta doinuak, alde batetik, eta, bestetik, Jalisco inguruko folklore herrikoia, mariachien bidez-eta askoz ezagunagoa dena.
Euskal Herriko folklorearen ordezkari, Elgoibarko bertako Haritz dantza taldea arituko da, herriko dultzineroen, Inazio Bereziartua Musika Eskolaren eta Txistulari Udal Taldearen laguntzarekin.
Haritz taldea jaialdiaren antolaketa lanetan ere buru belarri ari da, beti ere Portugaleteko Folklore Jaialdia antolatzen duen Elai Elairen eskutik.
Dokumentuaren akzioak