Dokumentuaren akzioak
Elgoibarko XX. aurresku txapelketa jokatuko dute asteburuan
Elgoibarren jokatuko dute asteburuan Gazteen Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketako ligaxkako jardunaldia. Elgoibarko eta Mendaroko hamar dantzarik hartuko dute parte.
Elgoibarko Aurresku Txapelketa 20. ediziora iritsi da, eta asteburuan jokatuko dute Elgoibarko kanporaketa, Herriko Antzokian. Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleak ere, bertan izango dira. Zapatuan A sailekoek (2011-2012-2013 urtetan jaiotakoak) eta B sailekoek (2008-2009-2010) hartuko dute parte. A sailean, estreinakoz arituko da txapelketa batean Unax Ansola, eta B sailean Elaia Etxaniz, Amaia Mendia, Uxue Cabrera, Maialen Pizarro eta Duna Santos arituko dira. Zapatuko saioa 16:30ean hasiko da. Domekan, berriz, D sailekoen (2006-2007 urtetan jaiotakoak) txanda izango da, eta ondorengoek hartuko dute parte: Jon Etxeberria, Nerea Galindo, Malen Galarraga eta Eneko Etxaniz. 11:00etan hasiko da domekako kanporaketa.
∞Lotura duten albisteak:
- Eneko Etxanizen bigarren garaipena Gazteen Gipuzkoako Aurresku Txapelketan, oraingoan Villabonan (2021-03-30)
- Elgoibarko eta Lezoko dantzari gazteen aurreskuak nabarmendu dira Aurresku Txapelketaren lehen jardunaldian (2021-03-15)
- Eneko Etxaniz txapeldun eta Markel Goenaga txapeldunorde Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2020-10-27)
Dokumentuaren akzioak