Dokumentuaren akzioak
Elgoibarko VIII. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketak 63 dantzari bilduko ditu
Lehiaketaren saioak bihar arratsaldean eta igande goizean burutuko dira Herriko Antzokian
Bihar arratsaldean (16.30etik aurrera) 7 eta 11 urte arteko 31 ume arituko dira dantzan antzokiko taularen gainean; igandean (11.00etan hasita) 11 eta 15 urte arteko beste 32 gaztetxoren txanda izango delarik.
Edonola ere, Herriko Antzokira hurbilduko direnek, Errenteria, Legazpi, Altsasu, Donostia, Etxarri, Oiartzun, Villabona, Lezo, Zizurkil, Deba eta Elgoibarko dantzariak ikusi ahal izango dituzte.
Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak 16 ordezkari izango ditu bihar hasiko den txapelketan.
Dokumentuaren akzioak