Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elgoibarko dantzariek Legazpin hasi dute aurresku txapelketako liga

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarko dantzariek Legazpin hasi dute aurresku txapelketako liga

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2022/01/31
Lotura
Barren

2022 01 30 aurresku txap legazpi elgoibar inazio bereziartua

Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten atzo, Legazpiko Latxartegi aretoan. Inazio Bereziartua eskolako bost dantzarik hartu zuten parte.

Txapelketaren laugarren edizioak bost jardunaldi izango ditu lehen fasean, eta Legazpin jokatu zuten atzo ligaxkako aurreneko saioa. Zizurkil, Legazpi, Amasa-Villabona, Lezo, Oiartzun, Anoeta, Andoain, Pasai Donibane eta Elgoibarko 30 dantzarik hartu zuten parte D eta B sailetan, 13 eta 15 urte bitartekoak lehenak eta 10-13 urte bitartekoak bigarrena. Elgoibartik bost dantzari joan ziren: Maialen Pizarro, Uxue Cabrera, Duna Santos, Elaia Etxaniz eta Irene Toledano. Azken honek aurenekoz hartu zuen parte txapelketa batean. "Urduritasuna oso nabaria zen, aurtengo ligako lehen txapelketa zelako, baina hala izanik ere ondo bete dute euren lana", esan dute dantza irakasleek.

Bigarren jardunaldia Amasa-Villabonan izango da, otsailaren 13an. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ordezkariak honakoak izango dira: Malen Galarraga, Nerea Galindo, Unax Ansola eta Uxue Cabrera.
Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketak bost jardunaldi izango ditu:

  • Legazpi (urtarrilak 29)
  • Amasa-Villabona (otsailak 13)
  • Elgoibar (martxoak 13)
  • Oiartzun (martxoak 27)
  • Lezo (apirilak 9)

Sail bakoitzeko finalak Legazin, maiatzaren 14an, eta Errenterian (maiatzak 15) jokatuko dituzte. Irailean eta azaroan, berriz, 15 urtetik gorako dantzarien txapeketak egingo dituzte.

Dokumentuaren akzioak