Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elgoibarko dantzariek gazteen aurresku txapelketako lehen jardunaldian hartu dute parte Legazpin

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarko dantzariek gazteen aurresku txapelketako lehen jardunaldian hartu dute parte Legazpin

Komunikabidea
Barren
Mota
Albistea
Data
2023/01/18
Lotura
Barren

2023 01 16 aurreskua elgoibartarrak legazpi

Legazpin abiatuko da Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketa. Guztira 32 dantzarik parte hartu dute ligaxkako lehen jardunaldian, tartean hiru dantzari elgoibartarrek.

Uxue Cabrera, Sare Meabebasterretxea eta Irene Toledano izan ziren Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ordezkariak, urtarrilaren 14an, Legazpiko Latxartegi aretoan jokatu zuten jardunaldian. 7tik 15 urtera harteko gazteak izan ziren protagonista, D saileko (14-15 urte) eta B saileko (11-14 urte) dantzariak lehiatu baitziren. Inazio Bereziartua eskolako arduradunek esandakoaren arabera maila ona erakutsi zuten dantzari elgoibartarrek, eta egindako lanarekin pozik itzuli dira. Hurrengo kanporaketa otsailaren 5ean jokatuko dute Villabonan, eta bigarren saio horretan Haizea Luluaga, Unax Ansola eta Elaia Etxaniz izango dira Elgoibarko ordezkariak.

Legazpiko jardunaldiko irudiak goierri.hitza.eus webgunean.

2023 01 14 aurresku legazpia talde arg goierri hitza

Dokumentuaren akzioak