Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elgetako udalbatzak soka-dantza egingo du jaietako Herri egunean, zapatuan

Dokumentuaren akzioak

Elgetako udalbatzak soka-dantza egingo du jaietako Herri egunean, zapatuan

Herriko elkarteak omendu nahi dituzte soka-dantzara aterata.

Herriko elkarteak omendu nahi dituzte soka-dantzara aterata.
Egilea
Larraitz Zeberio
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2014/06/27
Lotura
Goiena

Aurten, estreinakoz egingo dute Elgetako zinegotziek soka-dantza. Herri Egunean egingo dute, 13:00etan, Plazabarrenian. "Beste herri batzuetan ohitura da eta komentatzen egon ginen herrian egitearen ideia", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. Eta honakoa gaineratu: "Gura nuke geratzeko etortzea eta Elgetan tradizio bihurtzea".

Soka-dantzarekin herria omendu gura dutela ere badio Erostarbek, eta sokara herritarrak gerturatu nahi dituztela: "Aurten herriko elkarteei omenaldia egin gura diegu soka-dantzara aterata, eurak dira-eta Elgetari bizitasuna ematen diotenak".

Zinegotzi guztiak, eskutik

Zinegotzi guztiek hartuko dute parte, bederatzik. "Uste dut herriak eskertuko duela kolore guztietako zinegotziak eskutik helduta plazara irtetea. Desberdintasunak alde batera lagata herriaren ordezkariak elkarrekin irtetea positiboa da. Gainera, jaiak eguneroko kontuak alde batera laga eta elkarrekin jai egiteko ere badira", dio alkateak.

Hilabete batzuk daramatzate entseatzen, egunean dena ondo irten dadin. Hain zuzen, otsaila ezkero astelehenero elkartu dira. "Esfortzua izan da guretzako, baina herriak merezi du", aitortu du Erostarbek. Irakasle lanetan ibili den Irati Kortabitartek prest daudela deritzo: "Nik uste dut dagoeneko ikasita dutela egin beharrekoa". Gaineratu du zinegotziak txukun aritu direla. Alkateak zehaztu du asko hobetu dutela, baina ez direla dantzariak. Zailena soka-dantzaren tradizio osoaz jabetzea izan dela esan du alkateak.

Kortabitartek azaldu du urte hasieran zinegotzi guztiek soka-dantzaren nondik norakoak jaso zituztela Oier Araolaza Dantzan.com webgunearen arduradunaren eskutik. Hala, han eta hemen egiten diren soka-dantza ezberdinak ezagutu zituzten. Alkateak aurreskua egingo du lehenik, eta haren atzetik zinegotziak nagusienetik gazteenera kokatuta aterako dira sokan plazara. 

         Elgetako zinegotziak soka-dantza ikasteko saio batean. |

Dokumentuaren akzioak