Dokumentuaren akzioak
Elementuek sortutako dantza
'Instant' dantza ikuskizuna ikusi ahal izango da gaur eta bihar Bilboko La Fundicion aretoan, 20:30ean
Fred Bendongue koreografoa eta Patricia Guannel dantzaria dira
antzezleak. Hainbat elementurekin harremanetan jarriz dantza egingo
dute; natura, denbora eta gorputzen mugimenduak performance
baten parte izango dira. Nahigabearen eta amodioaren arteko balantzan,
itxaropena nagusituko da. Dantzarien alboan egongo dira Laurent Grappe
musika teknikaria, Malika Mihoubi eszenografia arduraduna eta Jerome
Tournayre argiztatzailea. Lyongo Biurtekorako sortutako lan bat da Instant.
Orain, Euskal Herrira ekarri dute, Bilboko Antzerkiaren eta Dantza
Garaikidearen Jaialdira. Estilo asko landu dituen koreografo baten
eskutik dator, gainera.
1987. urtean hasi zen Fred Bendongue koreografo gisa lan egiten.
Aurretik, 80ko hamarkadan, hip hop mugimenduaren aitzindarietako bat
izan zen Lyon inguruan. 1996an Bessie sariak irabazi zituen, eta,
horrela, saria irabazi zuen lehenengo frantziarra izan zen. Musika eta
dantza uztartuz performance-etan parte hartzeaz gain, ballet talde batean ere sartu zen Bendongue.
'INSTANT'
Noiz. Gaur eta bihar, 20:30ean.
Non. Bilboko La Fundicion aretoan.
Dokumentuaren akzioak