Dokumentuaren akzioak
Eleketa: Euskal dantzari buruzko lekukotasunak Baionako Artxibotegian ikusgai
Eleketa Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herrian eramaten duen ikus-entzunezko lekukotasun bilketa proiektu bat da. Bilketa hori hainbat gairen inguruan egiten da, hala nola, ahozkotasuna, itsas ondarea edo dantza.
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxibotegiak euskal dantzari buruzko datubasearen errepertorio numerikoa sarean ezarri berri du. Bertan, 2012 eta 2015 urteen artean Euskal kultur erakundeak egin inkesten zerrenda aurkitzen ahal da.
Lekukotasunak berak aldiz, Baionako edo Paueko departamenduko Artxibotegietako irakur geletan baizik ez dira kontsultatzen ahal. Artxibo fondo hori 70 orenekoa da. 87 lekuko elkarrizketatuak izan dira eta beren lekukotasunak 1591 zatitan banatuak izan dira.
Xehetasunak
Dokumentuaren akzioak