Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elai Alai Dantza Taldea Kolonbian da, Bogotako Euskal Etxearen Euskal Astean parte hartzeko

Dokumentuaren akzioak

Elai Alai Dantza Taldea Kolonbian da, Bogotako Euskal Etxearen Euskal Astean parte hartzeko

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Bogota, Kolonbia
Mota
Albistea
Data
2008/09/22

Gernikako Elai Alai dantza taldea Kolonbian da egunotan, Bogotako Euskal Etxearen gonbidapena onartuta. Taldeak hainbat emanaldi eskainiko ditu herrialde hegoamerikarrean eta Bogotako elkartearen Euskal Astean parte hartuko du. Bizkaitarrentzako ekitaldi berezienetako bat Euskal Etxearen ondoan dagoen Gernika izeneko parkearen inaugurazioan dantzatzea izango da.

Euskal taldeko 22 dantzarik eta lau musikarik osatzen dute Kolonbiara bidaia egin duen multzoa eta hamar gau egingo dituzte herrialde honetan. Bidaiarekin euren helburua  'kolonbiarrei Euskal Herriko dantzen erakustaldi ahalik eta zabalena eskaintzea' da, taldeko Leire Martiartuk azaldu duen legez. Helburu horrekin, gernikarrek eskainiko dituzten dantza hauetxek izango dira, besteak beste: Bizkaiko Dantzari-dantza eta Gorulariak; Gipuzkoako dantzak; Nafarroako Kortesko dantzak; Erregelak bezalako Gernikako dantzak eta Ingurutxoa.

Elai Alaiko dantzarientzat hau ez da izango Diasporako euskaldunak topatzen dituzten lehen aldia, izan ere iaz Venezuelan izan ziren, Caracaseko eta Valencia-Caraboboko euskal etxeek gonbidatuta. 'Esperientza ahaztezina izan zen', gogoratzen du Leire Martiartuk. 'Gainera Caracaseko euskal etxean Gernikako jendearekin topo egin genuen eta herriko euren senitartekoek emandako opariak eraman genizkien. Eta noski, haiek, bueltan eramateko beste opariak eman zizkiguten. Bidaia hartan euskal etxean egin genuen lo eta jendea guregana etortzen zen, gurekin egotera eta berba egitera. Nire ustez euskaraz egiteko gogoagatik etortzen ziren. Eta Gernikako eta Euskal Herriko berri eske'.

Elai Alai Dantza Taldea Kolonbian da, Bogotako Euskal Etxearen Euskal Astean parte hartzeko

Elai Alai Caracaseko Euskal Etxean iaz eskaini zuen erakustaldian

Dokumentuaren akzioak