Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elai Alai eguna ospatuko dute Lakuntzan

Dokumentuaren akzioak

Elai Alai eguna ospatuko dute Lakuntzan

Egilea
Lakuntza
Komunikabidea
Guaixe
Mota
Albistea
Data
2022/05/17
Lotura
Guaixe
Elai Alai taldeko dantzariak Lakuntzako erraldoiekin. UTZITAKOA

Lakuntzako dantzariak maiatzaren 21ean, larunbatean, kalera aterako dira. Erraldoiak eta buruhandiak izanen dituzte lagun. 

"Dantzatzen ez duen herria, ez da inoiz hilko" lelopean ospatuko du Elai Alai Lakuntzako euskal dantza taldeak bere eguna. Maiatzaren 21ean, larunbatean, izanen da. 12:00etan dantzariek kalejira eginen dute erraldoiak lagunduta. Herriko zenbait txokotan geldiuneak eginen dituzte eta emanalditxoak eginen dituzte. 16:30ean apar festa antolatu dute eta, ondoren, 19:00etan dantza emanaldia eginen dute plazan. 19:30eran buruhandiak aterako dira eta 21:30ean zezensuzkoa. 

Elai Alai Egunaren egitaraua

  • Maiatzak 21, larunbata
    • 12:00 
      Kalejira, erraldoiak lagunduta
    • 16:30
      Apar festa
    • 19:00
      Dantza plaza
    • 19:30
      Buruhandiak
    • 21:30
      Zezensuzkoa

Dokumentuaren akzioak