Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elai-Alai dantzari taldeak hilaren 26an ospatuko du bere eguna

Dokumentuaren akzioak

Elai-Alai dantzari taldeak hilaren 26an ospatuko du bere eguna

Urtero legez, Elai-Alai eguna ospatuko dute azaroan taldeko dantzari eta dantzari ohiek. Hilaren 26an izango da, eta bazkarirako txartelak salgai daude. WhatsApp bidez egin daiteke erreserba (654 87 33 84); bestela, taldearen lokalera ere jo daiteke, entsegu orduetan. Txartela hartzeko azken eguna azaroaren 24an izango da.
Egilea
Oihana Cabello
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/11/09
Lotura
Busturialdeko Hitza

Era berean, Elai-Alai eguna herritarrekin partekatzeko asmoa dute dantzako taldekideek. Hala, 12:30ean Elai-Alai plazan elkartu, eta 13:00etan, aurresku mistoa dantzatuko dute Merkurio iturriaren aurrean. Poteoa egin ostean, 15.00ak aldera joango dira bazkaltzen. Sasoie tabernan egingo dute aurten otordua.

Iluntze partean, erromerian, kalerik kale ibiliko dira Elai-Alaikoak, egunari amaiera emateko.

Iaz 50. urteurrena ospatu zuen Elai-Alaik, eta hamarkada guzti horietan dantzari izandako hainbat lagun batu ziren bazkaritan, Astran.    

Dokumentuaren akzioak