Dokumentuaren akzioak
'El sueño de una noche de verano' dantza emanaldiak 200 ikusle inguru jaso zituen
Atzo -zapatua- etorri zen ballet taldea Amaia Antzokira eleberriaren inguruko emanaldia egiteko. Ballet dantzariek, euren mugimendu zein keinuekin istorioko pasarteak dosifikatzen eta eszenaratzen jakin zuten, beti ere, musikarekin uztartuta.
El sueño de una noche de verano obra ezaguna ez da samur kontatu daitekeen istorioa gai nahiko korapilatsuak jorratzen baititu: amorrua, heriotza, inbidia, gorrotoa bezalako sentimenduak islatzen ditu beti ere berezkoa duen testuinguru magiko zein mitologikoan.
Harrera ezin hobea
Besoak irekita jaso zuen Carmen Rocheren taldea Arrasateko Amaia Antzokiak. Henry Purcell musikagile ingeles ezagunaren musikak eta Carmen Roche dantza taldeak arrasatear (eta debagoiendar) ugari erakarri zituen zapatuan. Ez ziren eserleku guztiak bete, baina, hala ere, aurreikusi baino sarrera gehiago saldu zituzten: 200 pertsona inguru joan ziren ballet zoragarri honetaz gozatzera.
Publikoa liluratuta geratu zen: normalean Debagoienean izan ohi ez dugun emanaldia izan zen eta musika zein dantzari konbinaketa paregabeak aho zabalik utzi zituen ikusleak.
'El sueño de una noche de verano' lanaren eszena bat dantzatzen
Dokumentuaren akzioak