Dokumentuaren akzioak
'El calendario del año' saioaren bigarren denboraldia hasiko da gaur
Taldeka egutegi bat osatzea helburu duen ETB2ko saioa Laila Mohamedek aurkeztuko du berriz
Estreinako denboraldiarekin alderatuta, berritasun bat du bigarren
urteak: argazki saioak kalean egingo dituzte. Horrela, Bilboko Kale
Nagusian, Donostiako Kontxa hondartzan edo Gasteizko Andre Mari
Zuriaren plaza izango dira argazki saioen kokalekuak, Euskal Herriko
beste hainbat lekuetaz gain. Kaleko jendea lekuko izatea nahi dute
saioaren arduradunek.
Gaurko saioan agertuko diren taldeak Euskal Herriko neurri
handiko modeloak eta Goierri-Erandio sokatirako munduko txapeldunak
dira. Besteak beste, honako talde hauek ere agertuko dira saioan:
Realeko emakumezkoen lehen taldea, suhiltzaile talde bat, pilotari
talde bat eta gizonezkoez eta emakumezkoez osatutako euskal dantza
talde bat.
Publikoak aukeratuko du
Talde bakoitzak seina argazki izango dituen saioa egingo dute.
Puntu gehien lortzen dituzten bi taldeak pasatuko dira finalera. Beste
saio bat egingo dute finalean, sei argazki gehiagorekin, urteko
hilabete bakoitzeko argazki bana. Ikusleek aukeratuko dute saioaren
irabazlea.
Argazkilariak Lucho Rengifo eta Patricia Moreno izango dira.
Epaimahaikideak, berriz, Gabriel Azkoitia estilista, Richard Lajusticia
argazkilaria, Santi Hernandez publizista eta Maria Ruiz ile
apaintzailea eta lehiakide ohia izango dira.
Iazko irabazleak Castejongo udaltzainak izan ziren. Gainera, saioa atzerrira saldu dute.
Dokumentuaren akzioak