Dokumentuaren akzioak
Ekoizpen propioaren aldeko apustuari eutsiko dio Arriagak
Hiru antzezlanen, dantza ikuskizun baten eta hiru operaren sorreran parte hartuko du antzokiak hurrengo denboraldian
Guztira zortzi dira 2010eko abuztutik 2011ko uztaila bitartean Arriagak
estreinatuko dituen ekoizpen propioko lanak: hiru antzezlan -Fin de partida, Beaumarchais (Teatro Español antzokiarekin elkarlanean) eta La avería (Blanca Portillo aktore espainiarrak zuzenduko du)-, dantza ikuskizun bat -Aukeran taldearekin ekoitzitako Burnia-, hiru opera -L'incoronazione di Popea, Il segreto de Susanna eta La voix humane- eta zartzuela bat -El caserío-.
Chicago antzezlan musikalak zabalduko du Arriaga
antzokiaren 2010-11ko denboraldia. Antzerkia, dantza, musika, opera eta
zartzuelako 72 ikuskizunek osatuko dute egitaraua. Berrikuntzetako bat
opera eta zinemari eskainitako zikloa izango da, hurrengo urteko
apirilean.
Dokumentuaren akzioak