Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekitaldi ugari Ereintza Dantza Taldearen eskutik inauterietan

Dokumentuaren akzioak

Ekitaldi ugari Ereintza Dantza Taldearen eskutik inauterietan

Urtero bezala Ereintza Dantza Taldeak inauteriak animatuko dituen ekintzak antolatuko ditu. Otsailaren 27an, osteguna, inauteriei hasiera emango dion Azeri Dantza ospatuko da eta amaiera emateko martxoaren 4an, asteartea, Sardinaren Ehorzketa izango da.
Egilea
L. R.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2014/02/25
Lotura
Diario Vasco

Azeri dantzan, sasi-emakumezkoz eta sasi-gizonezkoz osatutako kalejira abiatuko da Ereintza Elkartetik kaleak girotzeko asmoz 19:00etatik aurrea da.

Urrats simple batzuk

Horrez gain, Ereintzak herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten die, izan ere, Azeri Dantzan parte hartzeko ez dago dantzaria izan beharrik. Urrats sinple batzuk ez dira eta umore ona eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez dira behar. Azeri Dantza prestatzeko entsegua bihar 20:30ean izango da Ereintza Elkartearen egoitzan.

Inauteriei amaiera emateko Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan erakutsi ondoren Oiartzun ibaira botako dute eta horrela Inauteriei amaiera eman. Ereintzako kideez gain desfilea Errenteriako Bandak eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da.

Nola ez, atzetik sardinari atxekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta horretara animatu nahi du jendea Ereintzak. Azkenaldian gorakada nabarmena izan da partehartzean eta honen gorakadarekin jarraitu nahi dute. Horrez gain, Ereintzako dantzariek egun honetarako espreski prestatuko dantza bat eskainiko dute Herriko Enparantzan.

Koldo Mitxelena Ikastetxea

Koldo Mitxelena HLH Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak inauteriak prestatzen ari dira. Hori dela eta, buru-belarri dabiltza entsegu eta azken prestaketa lanetan, honek dakarren emozio eta urduritasunarekin.

Ikasleek, mozorroak eta dan-tzak prestatzeaz gain, gaiarekin lotutako proiektu bat aurrera eramaten dute. Aukeratutako gaia 'Gu Kirolari' izan da. Aurten lantzen ari diren Inauterietako Proiektuan kirolean emakumeak daukaten presentzia bereziki nabarmendu nahi izan dute. Berdintasun gaia intentsiboki lantzen ari dira Tutoretza Planaren bidez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak sustatzen.

Koldo Mitxelena Ikastetxera kirol desberdinetan aritzen diren neskak hurbildu dira beraien esperientziak konpartitzera. Besteak beste, Ainara Herrero eta Estibalitz Aizpurua Errealeko jokalariak, Koldo Mitxelena Ikastetxeko ikasleak izandako eta gaur egun Hibaika arraun taldeko kideak direnak (Laura Carballido, Naiara Aizpitarte, Naroa Galdos, Amaia Etxabeguren eta Ane Gabino) eta Dorleta Eskamendi txirrindularia.

Dokumentuaren akzioak