Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekitaldi bereziak dira nagusi Aste Santuan Euskal Herriko agendan

Dokumentuaren akzioak

Ekitaldi bereziak dira nagusi Aste Santuan Euskal Herriko agendan

Hemen da, berriz ere, Aste Santua eta, urtero bezala, Euskal Herriko kultur agendarengan ere izango du eraginik egutegiko lan-etenaldiak. Garai honetan urtean zehar ohikoak diren ekitaldiek ere oporrak hartzen dituzte eta ekimen bereziak antolatzen dira.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/04/16
Lotura
Naiz

Aste Santuko oporraldietan kanpora joango dira batzuk, baina hemen, Euskal Herrian, gelditzen direnek izango dute zer egin edo ikusi. Haurrek, batez ere, hitzordu eta tailer bereziak izango dituzte. Hona hemen txikiei zuzendutako aukera batzuk: Donostian antolatu dituzten ‘Musikoporrak’ tailerrakCampTecnológicos izeneko ikastaroak zenbait herritan; Lurrunezko trenaren irteera bereziak Azpeitian; Artium Museoan bereziki antolatutako ekitaldiak; Eureka! Zientzia Museoan egingo direnak; Bilbon haurrentzako osatutako egitaraua; Euskal Herria museoko tailerrak edo galoen inguruan San Telmon egingo direnak; Arte eszenikoen ikastaroak Barañainen, Untzi Museoan antolatutakoak, ‘Argizari laberintoak’, erleen sekretuak ezagutzeko bisitak Aian...

Jakina, urteroko gurutze-bide, kalbario eta prozesioak ere ez dira egunotan faltako, tartean honako herri hauetan ospatzen diren esanguratsuenak: Tutera, Andosilla, Pasai Donibane, Gesaltza Añana, Hondarribia, Azkoitia, Segura, Balmaseda, Mutriku, Hernio...

Horrez gain, badira egunotako agendan beste motatako ekitaldiak: Udaberriko Azoka Bilbon, euskararen alde bizikleta eta bertsoa uztartuko dituen ‘Bertsokleta’, Sarako Idazleen Biltzarra, Bolanten Eguna Luzaiden, Ingenieros-Deusto estropada, ‘Gazte Burutakzio’ topaketak Altsasun, Karakol saltsa Tolosan, Lupa ikusentzunezko jardunaldiak Donostia eta Errenterian...

Luzaide

Luzaideko bolanten eguna apirilaren 20an izango da.

Dokumentuaren akzioak