Dokumentuaren akzioak
Ekintzaz betetako egitaraua prestatu da larunbatean Euskal Jaia ospatzeko asmoz
Dultzainero, trikitilari eta txistulariek egindako
kalejira bat martxan jarriko ditu ekitaldiak. Hauen atzetik jende asko
ibiliko da leku batetik bestera Deba zeharkatzen. Goizean zehar ere
piztuko da giroa Plaza Zaharrean. Bertan, baserriko produktuen
erakusketa eta salmentarako postuak ipiniko dira, eta taloak eta
sagardoa dastatzeko aukera izango dute hara joaten direnek.
Deba Musikaleko dantzariek euren trebetasuna erakutsiko
dute eguneko bigarren kalejiran. Ordu bat inguru ibiliko dira kalez
kale, eta Foruen Plazara iristen direnean Gure Kai Taldearekin bilduko
dira. Han ikuskizun polita aurrera eramango dute biztanle guztiei
zuzenduta. Hau bukatu eta gero festak Aitor Tabernan jarraituko du, non
dantza poteoa hasiko baita. Horretarako, Gure Kai Taldeko kideek ez
dute atsedenik hartuko eta euren erritmoa mantenduko dute. Jan
aurretik, larraindantza ikusteko aukera Alamedako Kioskoan.
Bazkal orduan denek Foruen Plazara itzuli beharko dute,
eta bakoitzak ekarritako janariarekin hasiera emango zaio Kantu
Bazkariari. Patxi eta konpainia taldea arduratuko da ekitaldia alaitzen.
Haurren txanda arratsaldean izango da. Lehenbizi, ondo
pasatzeko aukera izango dute Kioskoan jarritako puzgarriekin. Geroago,
erraldoi eta buruhandiekin jolasteko garaia izango dute txikiek.
Azkenik, Musika Bandak bere instrumentuak kalera eramango ditu, baina
honekin ez da egunari amaitutzak joko, zeren eta gauean erromeria
egongo baita Foruen Plazan Gaubela taldeak alaiturik.
EGITARAUA
Dokumentuaren akzioak