Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekin Dantzari Taldeak III. Jauzi Eguna ospatuko du larunbatean Buenos Airesen Mexiko kaleko egoitzan

Dokumentuaren akzioak

Ekin Dantzari Taldeak III. Jauzi Eguna ospatuko du larunbatean Buenos Airesen Mexiko kaleko egoitzan

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Argentina
Mota
Albistea
Data
2011/09/28
Lotura
Euskalkultura.com

Hiriburuko zenbait agertokitan aritu dira azken asteotan Ekin-eko dantzariak. Gogora dezagun Andres Irujok sortutako euskal argitaletxearen izena daraman taldeak hiru jaialdi esanguratsutan aurkeztu dituela bere koreografiak azken boladan: abuztuaren 28an 'Buenos Aires celebra al Pais Vasco' erakustaldian; irailaren 4an, Buenos Airesko Immigranteen Hotelean egindako IV. Gizataldeen Jaian; eta irailaren 18an, Palermoko planetarioan burutu ziren Immigrante Eguneko ospakizunetan.

Datorren larunbatean, ordea, etxeko tauletara bueltatuko dira dantzariak III. Jauzi Eguna jaiari musika eta erritmoa jartzeko. Festa iluntzeko 20:30etan hasiko da jauziei buruzko dokumental batekin. Interesatuek eskuratu ahal izango dute gaiari buruzko material hori. Bideoa bukatuta, gaueko 10ak aldera afaria eskainiko zaie gonbidatuei. 40 pesoko menuak pintxoak, arroza oilaskoarekin eta euskal goxoak bilduko ditu.

Antolakuntza lanak egoki eta garaiz egin ahal izateko, jaiko arduradunek eskertuko dute bertaratzea aldez aurretik baieztatzen bada helbide elektroniko hauetara: ekindantzaritaldea@gmail.com edo eusketxe@gmail.com; edo telefonoz 4381-4611 zenbakira deituz.

-Eusketxeren bloga: http://eusketxe.blogspot.com

Ekin Dantzari Taldeak III. Jauzi Eguna ospatuko du larunbatean Buenos Airesen Mexiko kaleko egoitzan

Ekin Dantzari Taldea Buenos Aireseko IV. Gizataldeen Jaian (argazkia F. Lioi)

Dokumentuaren akzioak