Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekialdeko folklore taldeen kalejira eta jaialdia gaur Zumaian

Dokumentuaren akzioak

Ekialdeko folklore taldeen kalejira eta jaialdia gaur Zumaian

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2005/07/24

Bi ekitaldi izango dira Zumaian jaialdi honi lotuta. Eguerdiko ordu batean kalejira bat izango da herriko kaleetan zehar. Arratsaldean, berriz, 7retan hasita, jaialdia izango da Eusebio Gurrutxaga plazan.



Eraiki dantza taldea jada nahiko ezaguna dugu hemen, pasa den urteetan ere geurean izan baititugu euskal dantzen erakustaldia eskaintzen. Beste bi taldeen emanaldiekin, berriz, beste kultura eta ohituretara bidaia bat egin ahal izango dugu.



Toubako errepublika Siberiako Hegoaldean dagoen zonalde batean dago kokatuta, Txinarekin egiten du muga eta taiga eta estepaz betetako paisaia dugu. Sayzanak 1992. urtean sortu zuen Toubako Errepublikako Arteentzako Eskolak eta hasi zenean jada 300 haur baino gehiago osatzen zuten. Beren errepertorioan ikus ditzakegun dantzetan toubatarren bizimodua dugu ikusgai. Herri hau bereizten duten eskuzabaltasuna eta zaldiekiko pasioa erakusketan duten dantzak ere badaude. Kremikovtsi taldea duela 25 urte sortu zen Sofia hiriburutik gertu dagoen izen bereko hirian. Taldearen helburua Bulgaria bertako dantzak ezagutaraztea da, batez ere Sofia konderrikoak. Taldea bi zatitan bereizita dago: alde batetik haurrak eta bestalde gazteak daude, bakoitza bere adinari dagokion dantzak eginez.



Día de Santiago



Con motivo de la conmemoración del día de Santiago, mañana a las 12.30 del mediodía se oficiará una misa en la ermitadel museo Zuloaga en Santiago Etxea. Las celebraciones continuarán con la procesión del santo por los jardines del museo, la actuación de Beheko Plaza Abesbatza y la degustación de un vaso de vino por parte de los asistentes.

Dokumentuaren akzioak