Dokumentuaren akzioak
Ekialdeko auzoak dantzari
Zubero gaina, Erronkari, Anso, Hecho eta Aspe ibarrak elkartuko dituzte bihar Santa Grazin
19:00etan hasi eta gau osoan, Zubero gaina, Erronkari, Anso,
Hecho eta Aspe ibarrak elkartuko dituzte. Dantza eta soinua euskarri,
Zuberotarrak, Erronkariko euskarak, Aragoiko chesok eta biarnesak josi Ekialde izeneko ikusgarria izanen da gaualdiko memento nagusietako bat, baina bada ere besterik.
Aitzin Zohardi petik 1 izeneko dantza sorkuntzak
Euskal Herriko eta Biarnoko dantzariak elkartuko ditu, Uztaro taldea,
Aspeko margolarien instalazioak eta Pierre Vissleren soinuak
lagundurik. Eta ondotik, Zohardi petik 2 Santa Graziko
kantariekin izanen da. Zuberoako Branleak ere sartuak dituzte
egitarauan, Santa Grazi eta Larraineko dantzariekin. Gaua suekin
bururatuko dute, Altzaiko taldeak eginik.
Dokumentuaren akzioak