Dokumentuaren akzioak
EKE-k euskal kultura ondare immaterialaren 4 inbentario-fitxa berri plazaratzen ditu
Libertimendua, Donapaleu - 2009 © Jakes Larre (EKE)
Unesco-k 2003an onartu kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmena, 2006an berretsi zuen Frantziak.
Hitzarmen horren arabera, "Estatu bakoitzak beharrezko neurriak hartu behar ditu bere lurraldeko kultura ondare immateriala (KOI) babesteko. […] Babestu behar den ondare horren identifikazioa segurtatzeko, Estatu bakoitzak bere lurraldean kokatua den kultura ondare immaterialaren inbentario bat edo gehiago egin behar ditu".
Inbentario nazionala egina da KOI-ren babesteko eta ezagutza zientifikoaren garatzeko. Kultura ministerioak (Ondareen zuzendaritza nagusia) mantentzen eta eguneratzen du (Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmena, 2003). Kultura praktikak dokumentatzen dituzten deskripzio fitxaz osatua da. Fitxa horiek, etengabe arraberritzen diren praktika biziak baizik ez dituzte biltzen: "kultura ondare immaterialaren izaera dinamikoa eta bizia beti errespetatu behar da" (2003ko Hitzarmenaren printzipio etikoak, 8.). Halaber, Praktika hauek mementoan agertzen diren bezala deskribituak dira.
Lehenago egindako inbentario lanari argibide osagarriak emateko (2016 eta 2018 urteen artean dantza praktikei lotuak diren bost inbentario-fitxa osatu zituen), EKE-k lau inbentario-fitxa berri ekoiztu zituen 2018 eta 2020 urteen artean, neguko bestei buruz (frantsesez):
Thierry Truffaut-k (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde elkarteen kidea) eta Terexa Lekumberri-k (antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna EKE-n) idatzi dituzte 9 fitxak. Ikertzaile eta aditu batzuek laguntza eman diete, ekarpen idatzi baten bidez, edo haien ikerlanak EKE-ren esku ezarriz. Oroz gainetik, fitxen idazkera posible izan da ohidura horien biziarazleek onartu baitute EKE-k eraman landalanean parte hartzea. Azpimarratzekoa da ere EKE-k kudeatzen duen Eleketa programaren baitan bilduak izan diren lekukotasun anitzez aberastuak direla.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Thierry Truffaut
- Kultura ondare immaterialaren inbentario-fitxak
- Euskal Etnopoloa
Dokumentuaren akzioak