Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekainean dantza erakustaldien txanda izango da eskaintza kulturalen artean

Dokumentuaren akzioak

Ekainean dantza erakustaldien txanda izango da eskaintza kulturalen artean

Lehen bi asteburuetan izan ezik, gainontzekoetan ikuskizuna dago

Egilea
Lorea Muguruza
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2007/05/22

Eskaintzen artean, dantza tradizionaletik hasi eta gaur egun modan dauden funkya eta Hip-Hopa ere izango dira ikusgai, interesa duen guztiarentzat. Berrikuntzen artean Smoke Screen taldea dago: lehen ikuskizuna izango da eta, doakoa izango den bakarra: funkya eta Hip-Hopa dantzatuko dituzte Gurutze Santuaren plazan. Erakustaldiak Funk Hip-Hop du izena.

Dena den, dantza tradizionala ikusteko aukera ere izango da. Esaterako, Murixka Dantza Taldeak kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du ekainaren 30ean, kiroldegian.

Dokumentuaren akzioak