Dokumentuaren akzioak
Ekainaren 8an, II. Dantzari Festa
Lezoko Dantzazaleek proposamen berri bat landu dute ekainaren 8rako: II. Dantzari Festa egingo dute, herrian egitekoa den Euskal Jaiaren egitarauaren barruan.
Goizean zehar plazako dantzei ekingo diete, ondoren herri bazkaria egingo dute —sorpresak iragarri dituzte—, eta arratsaldeko Sagardo Egunarekin bat egingo dute ondoren, han Larrain dantza plazaratzeko. Herritarrei, helduei zehazki, dantzarako gonbita egin diete, eta eskatu diete bat eginez gero, baserritarrez jantzita dantzarako gogoa eramateko.
Herri bazkarirako aurrez txartelak erosi behar direla azaldu dute Dantzazaleek. Hori egiteko euren posta elektroniko helbidera mezua bidali behar dute interesdunek; 12 euroko prezioa dute sarrerek, eta maiatzaren 6ra arteko epea ezarri dute horiek eskuratzeko.
Dokumentuaren akzioak