Dokumentuaren akzioak
Ekainaren 12an, Gure Dantzak jaialdiaren 9. edizioa ospatuko da Iruñean
Oberena dantza taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatzen dute ekimen hau.
Nafarroako 9 dantza taldek parte hartuko dute Ardantzeta, Arrola, Basakaitz, Francisco Beruete, Larratz, Martin Galdiano, Muthiko Alaiak eta Oberena
Gure Dantzak jaialdiak Nafarroako 150 dantzari heldu bilduko ditu Oberena dantza taldeak gidatutako ekimenean.
Jaialdia Iruñeko Arrosadia eta Azpilagaña auzoak zeharkatuko dituen kalejirekin hasiera emanen zaio.
Jarraian, Alfredo Floristan plazan, talde guztiek emanaldia eskeiniko dute, eta bertan, besteak beste, auzoko ttun-ttuna plazaratuko da. Eguna borobil amaitzeko parte-hartzaile guztiek, bazkarian bilduko dira, eta Oberena fanfarrearen dantzaldi herrikoiarekin gozatuko dute frontoian.
Gure Dantzak jaialdia Lizarran jaio zen, eta Nafarroako hainbat herritan ospatu izan da geroago Otsagabian, Noainen, Tuteran, Isaban, Tafallan, Burlatan. Lehen aldiz Iruñean ospatuko da aurten.
Oberena dantza taldea bere 75. urteurrena ospatzen ari da. Horren karietara hainbat jarduera antolatu ditu iazko martxoan ospakizunari ekin ziotenetik: Mercaderes karrikako flashmoba, Ziudadelako jantzi tradizionalen erakusketa, Ziudadelan bertan gauez plazaratutako Heldu sokari ikuskizuna, fanfarrearen kontzertua, eta otsailaren 20an Baluarte bete zuen Iturri zaharretik, indar berrizurteurreneko ikuskizun nagusia. Gainera, hainbat alorretatik aitortza jaso du: Nafarroako Gobernuak Karlos III. domina eman zion, eta Azpilagañako Jai Batzordeak omenaldia egin zion. Orain, sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko hautagai da, sanferminetako mahaian babes zabala jaso ondoren.
Dokumentuaren akzioak