Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekainak bost igande dituelako, plazako dantzak Lezon

Dokumentuaren akzioak

Ekainak bost igande dituelako, plazako dantzak Lezon

Betizutik Elkarteak, hilabete batek bost igande dituen guztietan bezala, euskal dantzekin girotuko du Lezoko igandea. Irailean errepikatuko dute dantzaldia.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2019/06/27
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Eguraldi onarekin, Gurutze Santuaren plazan bilduko dira igandean.

Lezoko Betizutik Elkarteko kideak egutegiari adi-adi izaten dira urtero, zein hilabetek bost igande dituen ikusteko. Ohitura baitute bost igandeko hilabeteetako azkenean dantza plazara eramateko. Ekaina hala dator, bost iganderekin. Eta etzidamu da seigarren hilabeteko bosgarrena. 20.enez ospatuko dute ohikoa baino jaiegun bat gehiago duela hilabete batek, dantzan.

Horrela, 11:00etan, muxiko tailerra egingo dute, eta 12:00etan muxiko jaia. Larrain dantza-ren ondoren, udako muxikoen bilduma egingo dute eguna bukatzeko.

Gurutze Santuaren plazan egingo dituzte ekitaldiak. Eguraldi txarra egiten badu, Karlos Saldise plazara mugituko dute dantzagunea.

Irailari begira
Hara non, eta irailak ere bost igande ditu. Beraz, berriro dantzarien festa Lezon, ekainekoa baino osoagoa gainera. Irailaren 29an, dantza saioez gain, kantu jira, bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte Betizutik taldekoek nahiz animatzen diren guztiek. Bazkarian izan nahi dutenek etzi dute izena emateko aukera (22 euro); kontu zenbaki batean 25 euro sartuz ere erreserba daiteke tiketa. Hau da: ES44 2100 5396 9202 0010 0414.

Dokumentuaren akzioak