Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eibartarrek 51. Euskal Jaia ospatuko dute asteburuan zehar

Dokumentuaren akzioak

Eibartarrek 51. Euskal Jaia ospatuko dute asteburuan zehar

Larunbateko kantu afarirako eta igandeko herri bazkarirako txartelak gaur arte eros daitezke

Eibartarrek joan den urtean mende erdiko ibilbidea bete zuen Euskal Jaiaren 51. edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute asteburu honetan zehar. Festako jardunaldi nagusiak larunbatekoa eta igandekoa izango badira ere, giroa berotzen joateko hainbat ekitaldi burutuko dira bihar ere herrian.
Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2016/05/26
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Horrela bada, Eibarko Klub Deportiboak antolatutako programari hasiera emateko Kalian jolasian egitasmoaren saioa izango da bihar (17.00etatik 19.00etara) Eibarko Bizikleta plazan. Bertan, herriko umeek ikastetxeetan jolas-orduetan ikasi dituzten jolasak plazaratuko dituzte.

Horren ondoren, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua egongo da Untzagako karpan (22.00etan) eta hori bukatzerakoan Mugi Pandero taldearekin erromeria (leku berean).

Larunbat goizean herritarrek Toribio Etxeberria kalean izango dute hitzordua. Izan ere, 10.00etatik 14.00etara bitartean herriko baserritarren eta artisauen (Eibarkoak eta kanpokoak) azoka izango da bertan.

Nola ez, azoka gunean ez dira herri kirolak faltako. Hasteko, eskoletako umeek erakutsiko dute beren trebetasuna herri kiroletan eta 11.45ean profesionalen txanda izango da.

Era berean, AEK euskaltegiaren ohiko talo postua izango da goizean zehar Toribio Etxeberria kalean eta Eibarko trikitilari gazteek jardunaldia girotuko dute.

Larunbateko egitaraua borobiltzeko, elkarte gastronomikoek “bertako baserrietako produktuekin” prestatuko duten kantu afaria egongo da, 21.30ean, Untzagako karpan (kantuak taldeka egingo dira, Domentx eta Benik musikarien laguntzarekin).

Ekitaldi hori bukatzerakoan, festak Jainaga eta Narbaiza trikitilarien eskutik egingo den erromeria batekin izango du jarraipena.

Amaitzeko, Euskal Jaiko kalejira, Ezpalak dantza jaialdia eta herri bazkaria egongo dira igandean.

Herri bazkaria ere, elkarte gastronomikoen eskutik eta bertako baserritarren produktuekin prestatuko da.

Igande arratsaldean Duguna taldearekin erromeria (17.00etan Untzagan) eta Larrain-dantza popularra (19.00etan Untzagan eta 20.00etan Klub Deportibo aurrean) izango dira.

Euskal Jaiaren antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte kalera baserritarrez jantzita irtetzeko. Era berean, gogoratzen dute afarirako eta herri bazkarirako txartelak gaur arte eros daitezkeela Deporren.

Joan den urteko Euskal jaiaren baitan Untzaga plazan egin zen dantza saio jendetsua.

Joan den urteko Euskal jaiaren baitan Untzaga plazan egin zen dantza saio jendetsua. (Eta Kitto!)

Dokumentuaren akzioak