Dokumentuaren akzioak
Eibartarrek Koko-dantzekin hasi dituzte Inauteriak
Okasioak eskatzen zuen erara mozorrotuta, dantzariek (40tik gora) merkatu aurreko plazan egin zuten lehen agerraldia, 8.30ean. Hortik aurrera, Kezkako lagunek Arrate bailararen inguruan kokatutako 30 baserri inguru bisitatu zituzten dantzan eta eskean, beti ere, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin. Arratsaldean, dantzariek erdigunera eraman zuten Inauterietako giroa; oraingoan Mauxitxa txarangaren laguntzarekin.
Argazkia: J.L.
Dokumentuaren akzioak