Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eibarren ospatuko dira aurtengo Dantzan Ikasi Topaketak

Dokumentuaren akzioak

Eibarren ospatuko dira aurtengo Dantzan Ikasi Topaketak

Maiatzaren 11n izango da Eibarko Markeskoa Jauregian
Komunikabidea
Eiberri
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2024/05/09
Lotura
Eiberri

Dantzariak

Datorren maiatzaren 11n Eibarko Markeskoa Jauregian (UEUn) ospatuko dira aurtengo Dantzan Ikasi Topaketak,elkarbanatu eta hausnartzeko beta.

Dagoeneko prest dago egitaraua. Besteak beste, norberaren gorputz hizkuntzaz, Gipuzkoako dantza sistemaz, dantzari gazteen motibazioaz, generoaren auziaz eta dantza ikasketez arituko dira.

Hitzaldi eta mahai-inguruetan egituratu dute edukia, baina kafe eta bazkari bueltan ere izango da dantza eta dantzari lotutako kontuen hartu emana.

Ordutegia 9: 30etatik 17:00etara izango da eta doakoa izango da, baina plaza mugatuekin, beraz, ezinbestekoa izango da izena ematea. Izena emateko egin klik hemen

Dantzan Ikasi Topaketak 2024 Egitaraua

9:30 Harrera eta ongi-etorria

10:00 Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza Oier Araolaza (Dantzan)
10:30 Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak …eta orain zer? Mikel Sarriegi (Aurtzaka, Beasain)
11:00 Atsedena eta kafea

Euskal dantza genero ikuspegitik: nondik gatoz eta non gaude?
11:30 Mahai-ingurua: Saioa Zabala (Kemen, Hondarribia-Irun), Josune Zubeldia (Otsolar, Lizartza), Izaskun Beraza (Axeri Dantza, Andoain), Elurre Iriarte (Plazara Dantzara, Baztan). Gidaria: Amaiur Aristi (Dantzan)

Euskal dantzaren belaunaldi berriak. Badatoz gazteak?

12:15 Gazteen Dantza Topaketa (EDB): Uxue Oleagordia (Gazteen Dantza Topaketan dantzarien ordezkaria), Xabier Mendizabal (EDB).
12:45 Gazteen parte-hartzea euskal dantzan: Eder Niño (Laguntasuna, Barakaldo), Jone Garreta, Inhar Torres eta Aritz Ibañez (Duguna, Iruñea), Iurretako dantzariak.
13:30 Etena. Otordua.

Transmisioa euskal dantzan

15:00 Euskal dantza hezkuntza arautuan, titulazio propioaren bila Josu Garate (Dantzerti, Dantzan)
15:30 Euskal dantzaren diploma eta formakuntza? Marie Hirigoien (Iparraldeko kontserbatoria)
16:00 Nola formatzen gara euskal dantzan?
Mahai-ingurua: Mikele Albisu (Antiguotarrak, Donostia), Xabier Gonzalez (Eusko Lorak, Sestao), Patxi Montero (Herrixa Dantzan, Elgeta), Anartz Ormaza (Itxas-Alde, Bakio).
17:30 Topaketaren soka-dantza eta ostekoak.

Dokumentuaren akzioak