Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eibarrek bere XLVII. Euskal Jaia ospatuko du bihartik igandera arte

Dokumentuaren akzioak

Eibarrek bere XLVII. Euskal Jaia ospatuko du bihartik igandera arte

Egilea
Jabi León
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2012/05/23
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Eibartarrek eta herrira gerturatzen diren guztiek Klub Deportiboak antolatzen duen XLVII. Euskal jaiarekin disfrutatzeko aukera izango dute bihartik igandera bitartean.

Egitarauari hasiera emateko Slow food mugimenduari buruzko hitzaldia egongo da bihar Juan Manuel Garmendiaren eskutik (19.00etan, Arrate kultur elkartean).

Ostiralean, berriz, bost eta zortzi urte bitarteko haurrei eta euren gurasoei zuzendutako jolasak egongo dira Untzaga plazan (17.00etatik 19.00etara arte). Astixa aisialdi taldeko begiraleekin burutuko den ekitaldi horri amaiera emateko kalejira bat izango da. Gaueko 23.00etatik aurrera, berriz, kon-tzertua izango da Untzagan.

Larunbateko jardunaldia herriko artisau eta baserritarren azoka batekin abiatuko dute. Azoka hori 10.00etatik 14.00etara arte egongo da ikusgai Toribio Etxeberria kalean eta bertara gerturatzen direnek garaiko produktuak eta mota askotako eskulanak ikusteko eta erosteko aukera izango dute.

Gainera, 11.00etan gatzatua nola egiten den ikasteko tailerra hasiko da, Sosola baserriko ardi esnearekin. Ikastaroa dohainik izango da eta bertara hurbiltzen diren guztiek parte hartu ahal izango dute (bakoitzak bere potetxoa eramatea gomendatzen da).

Eguerdian, herri kirolak eta bertso saioa izango dira Toribio Etxeberria kalean eta 13.00etatik aurrera eskolen arteko V Herri kirol lehiaketa.

Larunbaterako prestatutako programarekin jarraiki, 18.30ean kale animazioa izango da eta 22.00etan kantu afaria Untzagako karpan. Horren ondoren, eguna borobiltzeko erromeria izango da leku berean, Jainaga eta Narbaiza trikitilarien eskutik.

Duguna dantza taldeko kideek Eibarko aurtengo Euskal jaietan protagonismoa izango duen zinta-dantza bat aurketzen,Baigorri.

Duguna dantza taldeko kideek Eibarko aurtengo Euskal jaietan protagonismoa izango duen zinta-dantza bat aurketzen,Baigorri.

Dokumentuaren akzioak