Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eibarko Inauteriak larunbatean jarriko dira abian Kezka taldeak eskainiko dituen Koko-dantzekin

Dokumentuaren akzioak

Eibarko Inauteriak larunbatean jarriko dira abian Kezka taldeak eskainiko dituen Koko-dantzekin

Klub Lambrettak taberna egokituko du jaietarako Untzagan ipiniko duten karpan. Berrikuntzen artean herri afaria; mozorrotutako koadrilen kalejira eta San Blas lehiaketa nabarmendu daitezke

Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2008/01/24

Urtero legez, mota askotariko ekintzak burutuko dira herrian mozorroen jaiak irauten duen bitartean. Haien artean hainbat berrikuntza izango dira.

Eibarko Inauterietako egitaraua larunbat honetan jarriko da abian, Kezka taldeak Arrate bailaran baserriz baserri eskainiko dituen Koko-dantzekin. Kuestazioa eta guzti.

Dantzariak 35 bat baserrietara hurbilduko dira Jainaga eta Narbaiza trikitilarien laguntzarekin. Hala ere, herritar guztiek izango dute ikuskizuna ikusteko aukera.

Izan ere, Kezkako lagunek 8.30etan egingo dute lehen erakustaldia, Rialtoko merkatu plazaren aurrean.

Era berean, Koko-dantzak ikusteko aukera paregabea egongo da eguerdi partean Arraten. Dantzak eta eskea amaitu ondoren, dantzariak Eibarko erdigunera hurbilduko dira 19.00etan, Elgoibarko Mauxitxa txarangarekin batera kaleak alaitzeko.

Hilaren 31n eibartarrek Eguen Zuri eguna ospatuko dute. 15.30etik aurrera, eskoletako taldeen kalejira, erraldoi eta buruhaundien kalejira, Lisker taldearekin dantzaldia eta haurrentzako jolasak egongo dira.

Otsailaren 1ean, berriz, Inauterietako karpa irekiko dute Untzagan (19.00etan). Bertan, Klub Lanbrettak taberna ipiniko du eta jaietako hainbat ekintza burutuko dira.

Egun berean, Kaldereroen kalejira, abestiak eta dantzak; jaietako pregoia, herri afaria eta Flipin Rock taldearen kontzertua egongo dira Untzagan, 19.30etik aurrera.

Ekintzen artean, mozorrotutako koadrilen kalejira izango da otsailaren 2an eta San Blas lehiaketa 3an.

Oier Araolaza, Jose Antonio Paredes eta Javier Zorrakin Inauterietako ekitaldiak aurkeztu ondoren.Foto: J.L.

Dokumentuaren akzioak