Dokumentuaren akzioak
Eibarko euskal jaiak kaleak girotuko ditu bihar
Untzagan, 19.00etan dantza-saioa izango da. Bertan, herrialde bakoitzeko dantzarien agerraldia izango da ikusgai. Talde bakoitzak 15 minutu inguruko saioak egingo ditu, eta Angeluarrak, Arrasateko Arrostaiz, Gasteizko Eguzkilore, Berako Gure Txokoa, Bilboko Gaztedi eta Eibarko Kezka dantza-taldeek hartuko dute parte.
Bestalde, antolatzaileek ondokoa adierazi dute: «Ohitura bilakatzen ari den Larrain Dantza Herrikoia arratsaldeko 22.30ean izango da, eta ekimen xume honen funtsa, dantzariei begira egon den ikusleak dantzariekin plazaratzeari beldurra eta lotsa galtzea da». Horrela, 20.45ean Eibarko trikiti-jotzaileekin egingo duten erromeria hasiko dute.
Egitaraua amaitzeko, 22.00etan, herri-afaria prestatu dute Untzaga plazan bertan, espresuki jarririko karpan. 300 txartel saldu dituzte, giroa ezin hobea izango da, beraz, Eibarren.
Dokumentuaren akzioak