Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eibarko Aratosteak bihar hasiko dira Kezka taldeko Koko-dantzekin

Dokumentuaren akzioak

Eibarko Aratosteak bihar hasiko dira Kezka taldeko Koko-dantzekin

Mozorroen jaietako programaren ekitaldi gehienak hilaren 19tik 24raarte burutuko dira

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2009/02/13

Goizean zehar, Kezkako lagunak koko-jantzita (mozorrotuta) arituko dira dantzan Arrate, Mandiola eta Gorosta auzoetan, beti ere, Aratosteak heltzear direla adierazteko.

Dantzariak baserriz baserri arituko dira koko-dantzan eta koko-eskean eta 19.00ak inguruan Eibarko erdiguneko kaleetara hurbilduko dira koko-dantzekin jarraitzeko.

Egitaraua Eibarko Udalak ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du Aratosteetarako, herriko hainbat bizilagunen eta talderen partaidetzarekin. Ekintza gehienak hilaren 19tik 24ra arte burutuko dira.

Udaleko Jai batzordeko presidentea den Javier Zorrakin zinegotziak esandakoari eutsiz, Aratosteetan zehar karpa bat izango da Untzaga plazan, "haurrentzako tailerrak eta bestelako ekintzak eguraldiari begira egon gabe egin ahal izateko".

Edonola ere, jaietarako prestatutako egitarauaren ekintza gehienak datorren ostegunean abiatuko dira.

Egun horretan, herriko eskoletako haurren desfilea izango da, erraldoi eta buruhandiekin. Gainera, Aratosteetako lehen eguneko ekitaldiekin amaitzeko Lisker taldearekin dantzaldia aurrikusita dago Untzagan.

Udaleko Jai batzordeak "herritar guztiak eta Eibarko koadrilla guztiak" animatu ditu antolatutako ekitaldietan parte hartzera. >J.L.

Kezka taldeko dantzariak iazko 'koko-dantzan', Arraten.Argazkia: J.L.

Dokumentuaren akzioak