Dokumentuaren akzioak
Ehunka dantzarik Trintxerpe astinduko dute hilaren 21ean
Illunbe Musika Elkartearen 50. urteurrenagatik antolatzen ari diren ekitaldi nagusietako batek datorren asteko larunbatean (hilak 21) hartuko du lur Trintxerpen: Gipuzkoa dantzan egitasmoak 300 dantzari elkartuko ditu Pasaiako barrutian.
Programa 17:30a aldera hasiko da, eta 20:00ak pasata bukatu. Hauexek izango dira parte hartzaileak: Herri Arte eskola (Errenteria-Orereta), Lintxua dantza taldea (Donibane), Murixka dantza taldea (Lezo), Illunbe dantza taldea (Trintxerpe), Ereintza dantza taldea (Errenteria-Orereta), Goizaldi dantza taldea (Donostia), eta Sustraiak dantza taldea (Legazpi).
17:30ean desfilea Gernika plazatik abiatuko da, eta 18:00ak aldera eskainiko dute dantzariek emanaldia Gudarien plazan (euria egingo balu, frontoira lekualdatuko lukete hitzordua). 20:00etan, azkenik, Alkarkide dantzan taldearen erromeriarekin itxiko dute eguna; Serafin Esnaola plazan izango da hori.
Dokumentuaren akzioak