Urtero bezala, Dantzari Eguna antolatu zuen Ubixetak atzo Orozkon. Ehunka dantzari eta ikusle bildu zituzten, eskualdeko hainbat dantza talde gonbidatuta. 11:00etan jarri zuten zita Zubiaur plazan, eta kalejiran abiatu ziren jarraian, dantza emanaldi laburrak eskaintzeko herriguneko hainbat auzotan.
Ondoren, futbol zelaian bildu ziren talde guztiak, eta emanaldi bateratua eskaini zuten bertan, harmailetatik so zeuden ikusleen aurrean.