Dokumentuaren akzioak
Ehunka dantzari bildu dira Dantzari Txiki Egunaren aitzakian
Zortzi talde bildu dira Ereintzak antolatutako egunean: Lezoko Murixka, Usurbilgo Orbeldi, Zumaiako Dantza Eskola, Oiartzungo Haurtzaro, Hondarribiko Dantza Eskola, Tolosako Udaberri eta Trintxerpeko Pasaia Musikala.
Eguraldia dela eta, ordea, egitaraua aldatu behar izan dute dantzariek. Goizean Koldo Mitxelena Plazan elkartu dira dantzariak, eta hamaiketakoa egin ondoren lehen dantza saioa egin dute. Handik Xabier Olaskoaga plazarantz abiatu dira gaztetxoak, eta bertako arkupeetan egin dute bigarren emanaldia. Goizeko dantza saioak, berriz, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egin dituzte, eta denek egin dute dantza bertan. Handik, herriko elkarte ezberdinetara joan dira bazkaltzera egunean zehar dantzan ariko diren dantza taldeak. Hain zuzen, hauek dira elkarte parte hartzaileak: Hibaika, Txepetxa, Amulleta, Gure Toki, Gau Txori, Niessen, Txintxarri, Alkartasuna eta Landare.
Baina eguna ordea ez da amaitzen bazkariarekin, 16:30etatik 19:00etara Modestok bertaratutako guztiak dantzan jarriko baititu Zumardian.
Dokumentuaren akzioak