Dokumentuaren akzioak
Ehundaka dantzarik hartuko dituzte kaleak, asteburuan
Herria dantzan jarriko dute, beste behin, Euskal Herritik etorritako hogei dantza talde inguruk asteburu honetan, Hernaniko hogeitalaugarren Dantzari Festan.
Dantzari txikiak, etzi
Larunbat arratsaldean hasiko da festa, dantzari txikiekin. Denera zazpi dantza taldek zeharkatuko dute erdigunea
arratsaldeko 17:00etan hasita: Hernaniko Ttarla dantza taldea, Donibane Lohitzuneko Begiraleak, Urnietako Egape, Errenteriako Ereintza, Donostiako Eskola eta Trebeska eta Oiartzungo Haurtzaro.
Hasieran, Musika Eskolako txalapartarien, Bertso Eskolako bertsolarien eta irrintzilarien laguntza izango dute.
Bakoitzak bere dantzak eskainiko ditu, baina hasieran eta bukaeran batera dantzatuko dute: Agurra eta Fandango eta Arin-arina.
Igandean, helduen txanda
Helduek hartuko dute herria, igandean. Goizeko 10:45etan hasita egingo dute kalejira Euskal Herrian zeharreko hogei bat dantza taldek. Eguerdiko 13:15etan elkartuko dira denak Plazan, eta ondoren, bazkaria egingo dute Atsegindegin. Bukatzeko, erromeria izango da.
Hurrengo astean zehar ere izango dira dantzari festari dagozkion hainbat ekintza.
Dokumentuaren akzioak