Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ehun haurrek hartu zuten parte Haurren Euskal Jaian

Dokumentuaren akzioak

Ehun haurrek hartu zuten parte Haurren Euskal Jaian

Egilea
Nerea Isasti
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Soraluce-Placencia
Mota
Albistea
Data
2007/06/05

Eguraldi ona lagun, soraluzetar asko bildu ziren dantzen inguruan egun osoan zehar. Lehenik eta behin, txistulariek kalejira egin zuten eta ondoren dantza talde gonbidatuei ongi etorria eman zitzaien frontoian.

Dantzari eta txistulariekin herrian zehar kalejira egin ondoren, eguerdian lehen alardea egin zuten. Arratsaldez, haur jolasak egon ziren Plaza Zaharrean eta bigarren alardea.

Aurrera doa Euskal Jaiaren egitaraua. Eta honen barruan atzo ireki zuten argazki eta bideo erakusketa kiroldegian. Bertan azken ehun urtetan dantzarekin lotutako argazki eta bideo zaharrak ikus daitezke, ostiralerarte, arratsaldeko zazpiretatik zortzi t'erdietara.

Azkenik, datorren larunbatean, ekainaren 9an, Euskal Jai eguna ospatuko da, eta honekin batera herriko dantza taldearen 50garren urteurrena.

Ehun haurrek hartu zuten parte  Haurren Euskal Jaian
Igandeko Alardea Soraluzen ospatutakoa. [ISASTI]

Dokumentuaren akzioak