Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ehun dantzaritik gora dantza-taldeen festan

Dokumentuaren akzioak

Ehun dantzaritik gora dantza-taldeen festan

Egilea
Txomin Madina
Komunikabidea
Goiena.net
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2010/09/12

Dantza  aspaldi utzitakoak, egun dantzari direnak eta lehen urratsak ikasten dabiltzanak. Ehundik gora dantzarik hartu zuten parte atzo Txikitxuren 40. eta Arrostaitzen 20. urteurrenak direla eta plazan egindako erakustaldian, denak ere bi taldeei lotuta egondakoak.

Askotariko dantzetan adin guztietako jendea batuz, ikusle piloa erakarri zituzten.

Festa  ez zen dantzariekin amaitu. Giokelaren eskutik saiheski pintxoak egon ziren, baita dantza taldeetako gurasoek prestatutako taloak ere. Goseren kontzertuak borobildu zuen eguna.

Ehun dantzaritik gora dantza-taldeen festan

Belaunaldi ezberdinetako dantzariek animatu zuten arratsaldea

Dokumentuaren akzioak