Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ehun dantzari ttiki baino gehiago bildu ditu Tantirudantza jaialdiak Lesakan

Dokumentuaren akzioak

Ehun dantzari ttiki baino gehiago bildu ditu Tantirudantza jaialdiak Lesakan

Egilea
Tttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2023/03/20
Lotura
Erran

Hiru urtez ospatu ezinik egon ondotik, ohiko formatura bueltatu da aurten Tantirumairu Euskal Folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia. Larunbatean ospatu zuten Lesakan eta Tantirumairu dantza taldeko ttikiekin batera, Oiartzungo Haurtzaro, Zumaiako Dantza Eskola eta Herrerako Herri Ametsa taldeko dantzariak karrikaz karrika ibili ziren. Gero, eguerdi partean, Lesakako dantzari ttikiek dantzatutako Zubigainekoa ikustera elkartu ziren denak eta, azkenik, plazan, jaladia eskaini zuten talde guztiek. Etxez etxe banatu eta bazkaldu ondotik, arratsaldean Txorotxarangaren musika izan zuten.

Dokumentuaren akzioak