Dokumentuaren akzioak
Ehun bat dantzarik hartuko dute parte bihar Anoetako Dantza soka egunean
Egitaraua goizeko 8:30etan hasiko da. Dantzari guztiak plazan elkartuko dira eta jarraian baserrietara abiatuko dira, 9etan. Herriko baserri eta etxeetan dantzatu ondoren, eguerdirako plazara itzuliko dira Dantza soka bertan dantzatzeko. Jarraian dantzari guztiak baz-kaltzera joango dira Kuku elkartera. Arratsaldean, 18etatik aurrera, dantzariek, herriko trikitilariekin batera kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar. Ondoren, 19etan, erromeria hasiko da Itzel taldearekin plazan. Bertan taloak egongo dira gerturatzen diren guztientzat.
Dokumentuaren akzioak