Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ehun bat artista elkartuko dira Andre Maria Zurian

Dokumentuaren akzioak

Ehun bat artista elkartuko dira Andre Maria Zurian

Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2025/06/17
Lotura
Alea
23:00etan izango da ikuskizuna, Andre Maria Zuriaren plazan. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Musika Bandaren eta Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren emanaldiak eta Arte eta Lanbide Eskolaren ikus-entzunezko edukiak izango dira.

Ospakizun berezia izango da larunbatean, hilaren 21ean, Andre Maria Zuriaren plazan. Gasteizko Udal Musika Banda eta Udal Dantza kontserbatorioa Arte eta Lanbide Eskolarekin elkartu dira ospakizun bikoitz baterako: Eskolaren 250. urteurrena eta Musikaren Eguna.

Uztarketak izeneko ikuskizuna eskainiko dute taldeek elkarrekin. "Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak 250 urte bete ditu eta ospatu egin nahi du. Zer hobeto beste arte erakunde batzuekin batera egitea baino? Bultzada horrekin dantza marrazkiarekin, musika argazkiarekin, kolorearekin, zinemarekin… uztartzen ditugu. Kalean elkartuko gara eta jende guztia dago gonbidatuta", azaldu du Juan Arrosagarai artista eta Arte eta Lanbide Eskolako irakasleak.

Izan ere, ikasleek sortutako irudi finkoa eta mugimenduzkoa Jose Uruñuelaren dantza eta Bandaren musika nahastuko dira, Arte eta Lanbide Eskolaren hamarkadetako ibilbidea irudikatuz: Barrokoa (1774): Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Marrazketa Akademia sortzea erabaki zuen, etorkizuneko Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren ernamuina. Erromantizismoa (1824) Inpresionismoa (1874) Abangoardiak (1924) Musika esperimentala (1974) Tokiko Musika Garaikidea (2024).

Gasteizko Udal Bandak Andre Maria Zuriaren eszenatokia hartuko du berriz ere, oso egun berezian: Musikaren Nazioarteko Egunean. "Eta oso ondo lagunduta egoteko pribilegioa dugun kontzertu bat baino askoz haratago doan ikuskizunarekin egingo du. Eduki musikalak berrogeita hamar urteko tarteetan egingo du azken bi mendeetako ibilbidea, 2024an Anibal Cañoren beraren ‘Sucubot’ obra ikusgarriarekin amaitzeko", azaldu du Luis Orduña bandako zuzendariak.

Dantzaren zatia Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleen esku egongo da, Arantzazu Susunaga irakasle eta ikasketa burua gidari. Hainbat koreografia sortu dituzte horretarako: "Sinergiak batzen ditugu ikuskizun paregabeari bizia emateko. Ikasleen lanak eta ahaleginak mugimenduz beteko dute Andre Maria Zuria, Udal Bandak lagunduta eta gure hiriko Arte eta Lanbide Eskolaren argiaren eta irudiaren bitartez elkartuta".

Dokumentuaren akzioak