Dokumentuaren akzioak
Euskal Herria gonbidatu berezia izango da Mexiko Hiriko Arte Eszenikoen III. Erakustaldian
Euskal Herria aukeratu du Mexiko Hiriburuko Arte Eszenikoen III. Erakustaldi honek gonbidatu berezi gisa. Datuei erreparatuz, orotara hogeita bederatzi konpainia arituko dira, ehun bat ikuskizun eskainiz Mexiko DFko zenbait areto eta antzokitan, ikuslego aldetik 45 bat mila ikuslerengaina heltzea pentsatzen delarik. Tanttaka eta Kukai-Logela konpainiak eta Kepa Junkera musikaria bertan izango dira euren azken emaitzak aurkezten.
"Lehendabiziko bi edizioetan ikusleen adierazpide artistikoei buruzko interesa finkatu eta zabaltzea lortu ondoren, Erakustaldiak indartu nahi du aurtengoan bere nortasuna zeregin eszenikoari buruzko eta bere proiekzioari buruzko elkarrizketa eta gogoeta sustatzen", adierazi du Elena Cepeda Barruti Federaleko Kultura idazkariak, Notimex agentziak bildutako adierazpenetan.
"Hogeita bederatzi antzerki eta dantza talde aurkezteaz gain, bakoitza bere proposamen eta genero propioarekin, Euskal Plataforma Eszenikoa egingo dugu, ikuskizun artistiko eta kulturalak programatzen interesa daukaten arte eszeniko eta musikal ekoizle eta programatzaile internazionalen elkarretaratze bat", emendatu du, azpimarratuz topaketaren programazioan aipatutako bi euskal antzerki taldeak eta Kepa Junkera arituko direla, eta horiekin batera, besteak beste, Bogotáko Kultura Merkatuko nazioarteko programatzaileak eta Ekuadorreko Antzerki Jaialdien Sarekoak.
Dokumentuaren akzioak